AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile batek lan-istripua izan du Gipuzkoako Parke Teknologikoan

Donostiako parkeko obra batean jasan du istripua beharginak: antza, makina hondeatzaile baten gainean zihoala, mugitu egin da lurrez egindako arrapala bat, eta ibilgailua erori da.

Gaurkoan, irailaren 16an, lan-istripua izan du langile batek Gipuzkoako Parke Teknologikoan (Donostia). Martxan dira parkean eraikin berri bat egiteko lanak, eta hain justu, obra horretan jasan du istripua beharginak. Lurrez egindako arrapala batetik igaro da makina hondeatzaile baten gainean, baina mugitu egin da arrapala. Hala erori da ibilgailua eta, horrekin batera, langilea. Dirudienez, zauriak egin ditu hankan, eta osasun-langileak bertaratu dira dagoeneko.

Albistea eguneratzen ari gara

15 urteko espetxe zigorra ezarri diote Marixol Iparragirre preso politikoari
Fiskaltzak, oraingoan, 27 urteko zigorra eskatzen zuen Iparragirrerentzat, 1997an atentatu bat agintzea leporatuta. Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarri dion seigarren kartzela zigorra da honakoa, eta beste lau epaiketa egin behar dizkiote oraindik.