AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile batek min hartu du Aiziritzen lanean ari zela, eta zango bat ebaki behar izan diote

Aiziritzeko Lur Berri laborantza enpresarentzat egiten du soldatapean lan 23 urteko beharginak, sasoilari gisa. Zango gainera erori zaio artoz betetako atoia, eta zauri larrien ondorioz, ebaki egin diote hanka.

Irailaren 30ean izan zen lan-istripua Aiziritzeko (Behe-Nafarroa) Lur Berri laborantza kooperatibaren larreetan. 23 urteko sasoilari bati zango gainera erori zitzaion artoz betetako atoi bat, karga traktoreari lotu nahian ari zela. Zangoa urratu zion atoiaren lotura zatiaren pisuak.

Larrean harekin zeuden beste langileak zaurituari laguntzen saiatu ziren, atoiari bultza eginda. Helikopteroz eraman behar izan zuten azkenean Baionako (Lapurdi) ospitalera. Medikuek zangoa ebaki zioten, zaurien larritasuna zela-eta.

Lan Ikuskaritzak eta jendarmeek ikerketa bat ireki dute gertatutakoaren kausak argitzeko. Momentuz, Lur Berri enpresak ez du adierazpenik egin horren inguruan.

Gazte migratu bat zauritu da Donostian, kontainer batean lo zegoela bilketa-kamioi batera jaurti dutenean
"Errefuxiatuei Laguntzeko Espainiako Batzordeak kudeatzen duen asilo-programan" onartua izateko zain dago, eta aterpe baten faltan, edukiontzi batean igaro behar izan zuen asteazken gaua. Langileak bilketa lanak egiten ari zirenean, kontainerra irauli eta kamioi batera bota zuten 18 urteko gaztea, istripuz.