AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile guztiak kaleratuko dituzte Amurrioko Valvospain lantegian

79 beharginak aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente baten eraginpean egon dira iazko martxotik, eta kaleratu egingo dituztela jakinarazi diete orain. Antza, hartzekodunen lehiaketan inor ez da prest agertu seinale gisa jarri beharreko zenbatekoa ordaintzeko.

Aiaraldea.eus-ek jakinarazi duenez, langile guztiak kaleratuko dituzte Amurrioko (Araba) Valvospain Industrial lantegian. Aurreko urteko martxotik aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente baten eraginpean egon ostean, iraungitze espedientea ezarriko diete orain. Modu horretan, Amurrion balbula industrialak soldatapean ekoizten dituzten 79 beharginak kanporatuko dituzte haien lanpostuetatik.

Enpresa 2019ko udatik dago hartzekodunen lehiaketan eta, antza, hiru eroslek erakutsi dute interesa. Seinale gisa jarri beharreko diru kopurua ez dute ordaindu ordea, epea urtarrilaren 29an bukatu bazen ere. Horrek lantokiko langile guztiak zuzenean kaleratzea eragingo luke.

Aiaraldea.eus-ek jaso du Valvospainen ibilbidea. 1928an sortu zuten enpresa, Lazaro Ituarte izenarekin. Dena den, Fluval eta MTS enpresekin elkartu zen 2006an, eta izen berria hartu zuen. 2019ko ekainean hartzekodunen lehiaketara aurkeztu eta gero, greba mugagabeari ekin zioten langileek, eta hilabetez egin zuten borroka. Zuzendaritzak zor zizkien soldatak ordaintzea, une horretan enplegu-erregulazioko espedienterik ez ezartzea eta lan-baldintzak mantentzea lortu zuten, besteak beste.

Donostiako GKSk 'Gazte kriminalizazioa eta errepresioa' dinamika abiatuko du bihar
Dinamika horren barruan, hiru saio antolatu ditu Donostiako GKSk, baita elkarretaratze bat ere; gazteen zapalkuntzan "indar errepresiboek betetzen duten funtzioa" aztertzea eta salatzea dute helburu.