AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile ordezkari bat kaleratu dute Durangoko Fumbarrin

Urtebetean hiru behargin kanporatu ditu enpresako zuzendaritzak. Azken kaleratzearen arrazoia, hain zuzen, langilearen jardun sindikala izan dela salatu dute.

Langile bat kaleratu dute berriki Durangoko (Bizkaia) Fumbarri galdaketa-enpresan. Beharginen ordezkarietako bat da kanporatua, eta seinalatu dute bere lan sindikalaren ondorioz bidali duela kalera enpresako zuzendaritzak. CCOO sindikatuak esan du "zigor" bat dela kaleratzea, enpresaren legez kanpoko jarduna salatzeagatik eta langileak babesteko neurriak eskatzeagatik.

Joan den asteazkenean izan zen protesta bat lantokiaren kanpoaldean, kanporatutako beharginarekin elkartasunez. Despidorik ez! Jazarpen sindikala gelditu lelopean elkartu ziren hainbat eta hainbat langile, eta hurrengo astean ere egingo dituzte protesta-ekintzak; hala nola, auto-ilarak Durangon barrena.

Gogorarazi dute, gainera, azken urtean hiru behargin kaleratu dituela enpresak. Aurreneko kaleratua berriz hartzea lortu dute langileek, eta, bigarren kanporatzeari dagokionez, aitortuta geratu da kaleratze bidegabea izan zela.

Maiatzaren 1ean, Bilboko Jesusen Bihotzetik hasiko da EHKSk deitutako manifestazioa
13:00etan abiatuko da mobilizazioa. 'Badago alternatiba. Langile boterea eraiki' lelopean egin du deialdia EHKSk, nabarmenduta "instituzioetako fartsatik harago alternatiba erreala badagoela".