AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langileen erdia kaleratuta eutsiko dio jardunari Igorreko Kelvionek

Bozketa bidez, multinazionalak egindako proposamena onartu dute langileek. Horren ondorioz, zuzendaritzak ez du Igorreko planta itxiko, baina 73 izatetik 37 izatera igaroko dira beharginak, lau urtez behintzat. Soldatak murriztuko dizkiete lanean jarraituko duten beharginei.

Kelvionek langileen erdia kaleratuko du Igorreko (Bizkaia) plantan. Azaroan fabrika ixteko asmoa agertu zuen zuzendaritzak, eta horren osteko negoziaketetan, jarduerarekin jarraitzeko baina plantilla erdira murrizteko proposamena luzatu zien beharginei. Eskaintza hori onartu zuten haiek iragan astelehenean, bozka bidez.

Momentuz, beraz, 73 izatetik 37 izatera igaroko dira langileak. Dena den, lanpostuak lau urtez bermatzeko konpromisoa baino ez du hartu gaurkoz enpresak. Gainera, lanean jarraituko duten 37 beharginei soldatak jaitsiko dizkiete, %7 eta %10 artean.

ITXIERA ASMOA

Multinazionalak azaroan jakinarazi zuen Igorreko planta itxi nahi zuela, Santanderren eta Madrilen dituen lantegiekin batera. Borrokari ekin zioten orduan beharginek eta, abendu hasieran, Igorreko fabrikako jardunarekin jarraitzeko eskaintza bat egin zuen lantokiko kudeatzaileak, Alemaniako nagusiekin bat eginda. Trukean, ordea, langilegoaren erdia kaleratzea galdegiten zuten.

Alemaniako zentralaren arabera, Igorren ekoizpena mantentzeko, "nahikoa" da 37 langilek jardutea soldatapean. Gainera, beharginek jakinarazi dute Poloniara desbideratu dituztela, izatez, Igorren eginak ziren hiru enkargu.

Gasteizen hamabost pertsona etxegabetu eta protestara batu direnen aurka oldartu dira polizia-indarrak
Etxebizitza Sindikatuak jakinarazi duenez, "belaunak eta borrak" erabiliz kaleratu dituzte hainbat pertsona Herrandarren kaleko etxebizitza birjabetuetatik. Polizia-indarrak goizean goiz bertaratu dira eraikin ingurura, eta protesta egiteko elkartu direnen aurka oldartu dira. Gutxienez lau dira ospitaleratuak, hiru atxilotuak eta bi, indarrez, Atzerritartasun Bulegora eraman dituzten lagunak. Elkarretaratzera deitu dute gaur iluntzerako; hain zuzen, 20:00etan udaletxe aurrean.