AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langileen presioa dela-eta, Irungo eta Beasaingo lantokiak itxiko ditu CAFek

Euren segurtasuna eta osasuna bermatzeko neurrien faltan, enpresari presioa egin eta Beasaingo zein Irungo fabrikak zarratzea lortu dute langileek; 3.000 dira Beasainen, eta 1.400 Irunen. Aldi baterako erregulazio espedientea negoziatuko dute orain zuzendaritzak eta sindikatuek, eta hilaren 23tik aurrera ezarriko dute. Printzipioz, lantokiak berriro martxan direnean, egun hauetan bete ez dituzten lanorduak egin beharko dituzte beharginek.

CAFen Beasaingo (Gipuzkoa) eta Irungo (Gipuzkoa) fabrikak ere batu dira gaur itxitako lantegien zerrendara. Beharginen presioaren ostean, enpresak gutxienez astebetez geratu du ekoizpena, eta etenaldia luzeagoa izan daitekeela aurreikusi dute. Kasu honetan ere, euren segurtasuna eta osasuna bermatzeko neurrien gabezia salatu dute langileek; 3.000 dira Beasainen, eta 1.400 Irunen.

Sindikatuek eta enpresako zuzendaritzak gaur ekingo diote aldi baterako erregulazio espedientea negoziatzeari, eta Berria-ren arabera, hilaren 23tik aurrera jarriko dute indarrean. Bitartean, Irungo eta Beasaingo langileek ez dute lantokietara bertaratu beharko, eta soilik telelana egiteko aukera dutenek egingo dute lan.

Bestalde, sindikatuek eta zuzendaritzak adostu duten modura, fabrikak itxita dauden egunetan betetzen ez dituzten lanorduak gero egin beharko dituzte langileek, lantegiak berriro martxan jartzean.

Ekoizpena etetea lortu dute Gasteizko Mercedes Benzeko langileek
Zuzendaritzak ez ditu bete Covid-19 birusaren kutsatzea ekiditeko segurtasun neurriak, beharginek salatu dutenez. Hala, goizetik ekin diote plantoari, ekoizpen katearen erdian eserita, eta lantokiko jarduna etetea lortu dute. 14:00etatik aurrera geldituko dute, ofizialki, Gasteizko Mercedes Benzeko jarduna.