AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langileon Babes Kolektiboak Donostiako Kontseilu Sozialistaren eskutik gauzatuko du jardun politikoa

Aurtengo martxoan aurkeztu zuten Langileon Babes Kolektiboa, eta kideek jakinarazi dute Donostiako Kontseilu Sozialistaren Langile Autodefentsa Sare gisa egingo dutela lan aurrerantzean.

Langile Autodefentsa Sare gisa jardungo du aurrerantzean Langileon Babes Kolektiboak, Donostiako Kontseilu Sozialistaren eskutik. LBK-ko Donostiako kideek adierazi dutenez, problematika laborala lantzeko jaio zen LBK, baita auzi laboraletako borroken bitartez prozesu sozialistari ekarpena egiteko ere. Kontseilu Sozialistak eta LBK-k duten batasun estrategiko eta organizatiboa dela-eta, aurrerantzean komunikazio-jardun bateratua izango dutela gehitu dute.

Gipuzkoako hiriburuan auzi laborala lantzeko eta borroka laboralerako gaitasunak eta baliabideak garatzeko espazio baliagarria izan da orain arte LBK, azaldu dutenez.

Babesa

LBK-k aurtengo martxoan ekin zion bere ibilbideari Donostian eta Oarsoaldean (Gipuzkoa). Martxoaren 25ean aurkeztu zuten kolektiboa Donostiako Intxaurrondo auzoko kultur etxean, eta ordutik, auzi laboralaren inguruko lan ideologikoa egiten aritu dira Donostian nahiz Oarsoaldean, ostalaritza sektoreari lotuta bereziki.

Ikusgai dago 'Burdin Hesia' programaren hirugarren atala
Antolakuntza politiko independentearen aurkako errepresioaz aritu dira hirugarren atalean. Azaroaren 21ean emango dute argitara laugarren saioa.