AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langileon Eskubideen Bulegoa aurkeztu du Bilboko Kontseilu Sozialistak

Bilboko Kontseilu Sozialistak larunbatean aurkeztu zuen Atxuri auzoan ireki berri duen lokala, gerora azalduz Langileon Eskubideen Bulegoa izango dela aurrerantzean.

Hainbat hilabetez eraberritze-lanak egin ostean, aurreko larunbatean aurkeztu zuen Bilboko (Bizkaia) Kontseilu Sozialistak Atxuri auzoan zabaldu berri duen lokala —Enkarnazio kalea, 11—; hemendik aurrera Langileon Eskubideen Bulegoa izango dena, hain zuzen. Adierazi dutenez, "langileriaren bizi-baldintzen defentsarako garatzen ari garen tresna ezberdinen jarduna aurrera eramateko espazio bat" izango da lokala; eta konkretuki, Langileon Eskubideen Bulegoaren bidez, lan-eremuan izaten diren abusuen aurrean "defentsa-bitartekoak garatzea" da asmoa.

Hasieran, bi astean behin izango dute zabalik bulegoa. Martxoaren 18an eta apirilaren 1ean izango dira aurreneko bi saioak, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartean. Lanean arazoak dituztenei luzatu diete, beraz, Atxuriko bulegora bertaratzeko deia: "Nagusiak ez dizu kontraturik egin nahi? Kalte-ordainik gabe kaleratu zaituzte? Ez duzu oporrik? Hurbildu Langileon Eskubideen Bulegora".

Bilboko Kontseilu Sozialistako kideek otsail hasieran jakinarazi zuten Langile Autodefentsa Sarea Bilbo sortu dutela, soldatapeko lanaren eremuan defentsa-mekanismoak martxan jartzeko. Jendetza bildu zen sarearen aurkezpen saioan, La Bolsan.

Aske geratu da Ibai Aginaga preso politikoa
Hemezortzi urte eta erdi egin ditu preso, eta atzo atera zen Basauriko espetxetik. Berangon egin zioten harrera hainbat lagunek.