AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lanpostuak galtzeko arriskuan daude Deustuko Ikastolako jangelako langileak, eta mobilizaziora joko dute bihar

Deustuko Ikastolako (Bilbo, Bizkaia) langileek ohar bidez adierazi dutenez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila jangelaren kudeaketaren arduradun egin ezean, kaleratze egoeran egongo lirateke guztiak, eta Ikastolan bertan jateko aukera galduko lukete 374 ikaslek. Bi mobilizazio egingo dituzte bihar.

Pandemia egoera eta horren harira Deustuko Ikastolan izan diren aldaketak direla-eta, aurreko urtekoekin alderatuta, ia erdira jaitsi da jangela zerbitzuaren erabiltzaileen kopurua, langileen esanetan. Horren eraginez, IGE-AMPAk zituen diru-sarrerak jaitsi egin direla diote, eta azalera atera dela elkarte horrek duen ezintasuna jangelaren kudeaketa bere gain hartzeko.

Deustuko Ikastola hezkuntza-zentro publikoa denez, beharginen iritziz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak hartu beharko lituzke bere gain arazo horri aurre egiteko ardura nahiz jangela zerbitzuaren kudeaketa. Horrekin batera, jakinarazi dute Bilboko Udalak zein Eusko Jaurlaritzak duela hainbat urtetatik ezagutzen zituztela Ikastolako jangela zerbitzuaren inguruan martxan jarri behar ziren aldaketak, baina ezikusiarena egin dutela egoeraren aurrean. Zerbitzua bertan behera utziz gero, 28 langile izango lirateke kaleratuak, eta 374 ikasle geratuko lirateke jangelako zerbitzua erabiltzeko aukerarik gabe.

Aipatutako arrazoiengatik, bi mobilizazio deitu dituzte biharko, apirilaren 20rako. Lehena goizeko 10:00etan egingo dute Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitza (Gran Via, 85) aurrean; bigarrena, aldiz, arratsaldeko 17:15ean izango da Deustutik hasita.

Maiatzaren Lehenaren harira jardunaldiak antolatu dituzte hainbat Kontseilu Sozialistak
Bilboko, Donostiako, Goierriko, Lizarraldeko, Tolosaldeko eta Urola Kostako Kontseilu Sozialistek aurkeztu dituzte Langileon Nazioarteko Egunari lotutako jardunaldiak. Bestalde, Maiatzaren Lehenari begira mobilizazio deialdiak ere egin dituzte jada zenbait Kontseilu Sozialistak.