AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lanuzteak egingo dituzte Busturialdeko eta Lea-Artibaiko Bizkaibuseko langileek

Hitzarmena adosteko negoziazioak blokeatuta daudela eta Bizkaibusek soldatak izozteko asmoa duela salatu dute beharginek. Egun osoko greba bat egingo dute urriaren 31n, eta lanuzteak azaroaren 2an, 7an, 9an, 14an, 16an, 21ean, 25ean, 28an eta 30ean.

Atzo, urriaren 24an, lanuzteak egin zituzten Busturialdeko eta Lea-Artibaiko Bizkaibuseko langileek, 05:50etik 09:20era eta 18:00etatik 21:30era. Hitzarmenari buruzko negoziaketa blokeatuta dagoela salatu dute, bai eta enpresak langileen soldatak izoztu nahi dituela ere; ituna 2020ko abendutik dago eguneratu gabe.

Besteak beste, Soldatak Kontsumorako Produktuen Indizearen (KPI) arabera igo ditzatela eskatzen dute beharginek, esaterako, Durangaldeko Avanzan langileek lortu duten bezala. Bizkaiko Foru Aldundiari, "zerbitzuaren arduradun gisa", eskatu diote "kontzesionario batzuen eta besteen artean soldata-alderik ez ezartzeko".

Atzoko lanuzteen ostean, mobilizazioekin jarraituko dute Bizkaibusek Busturialdean eta Lea-Artibain dituen lineetako operadoreetako beharginek. Urriaren 31n, Gernikako (Bizkaia) Azken Astelehenean, grebara joko dute egun osorako. Bestalde, lanuzteak egingo dituzte azaroaren 2an, 7an, 9an, 14an, 16an, 21ean, 25ean, 28an eta 30ean.

"Bide bat badago guk nahi ditugun gauzak mahai gainean jartzeko"
Ostegunean bozkatuko dituzte 2023ko Aurrekontu Orokorrak Espainiako Kongresuan, eta EH Bilduk ez dio inolako oztoporik jarri proposamenaren tramitazioari. Hainbat baldintza negoziatzeko aukera dagoela esan du, baina ez du osoko emendakinik aurkeztu.