AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lanuzteak egiten ari dira Gasteizko Detesan, langile berrienen soldatak igotzeko

Langile batzordeak salatu du aldi baterako kontratuak dituztela beharginetako askok, "egiturazko lanak egin arren". Gainera, azkena sartzen diren langileek lan beragatik gutxiago kobratzen dutela azaldu dute, eta urteak pasatu behar izaten dituztela gainerakoen soldata bera eskuratzeko. Lanuzteak egiten ari dira aste osoan zehar.

Lan baldintzak hobetzeko hitzarmen baten aldeko borrokan dira Gasteizko (Araba) Detesa lantegiko beharginak. Astelehenean hasi ziren geldialdiekin, eta gutxienez ostiralera arte jarraitzeko asmoa dutela adierazi du langile batzordeak. Aldi baterako kontratuen tasa handia salatu dute, besteak beste, eta azaldu dute kontratu finkoarekin egon beharko luketela guztiek, "egiturazko lanak" egiten dituztela-eta.

Gainera, egoera horretan, langile berrienek gainerakoek baino soldata txikiagoa kobratzen dutela gaitzetsi dute, eta urteak pasatu behar izaten dituztela gainerakoen baldintza berberetan aritzeko. Enpresaren ezezkoen aurrean, lan baldintzak hobetzeko borrokan jarraituko dutela ziurtatu dute beharginek.

Asteburuan greba egingo dute Petronorreko beharginek, aparteko lanorduen murrizketa eskatzeko
Enpresak uztailean onartu zuen aparteko lanorduak murriztea eta langileen egutegia errespetatzea, baina langile batzordearen arabera, ez du adostutakoa bete. 2019. urtean, gutxienez, 67.865 ordu estra egin zituzten beharginek. Gainera, hainbat lanpostuk hutsik jarraitzen dutela salatu dute, baita enpresak ez dituela 10 egunetik gorako bajak betetzen ere.