AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lanuzteei berrekin diete Cementos Rezola enpresako langileek

Añorgako Cementos Rezola enpresak hainbat lanpostu suntsitu nahi ditu, eta joan den ikasturtean hasitako borrokaldiari berriro ekin diote langileek.

07:00etatik 11:00etara lanuztea egin dute gaur Añorgako (Donostia, Gipuzkoa) Cementos Rezola enpresako langileek, eta larunbatean berriro egingo dute lanuztea, baita datorren astean ere. Enpresaren zuzendaritza moldaketak egiten ari da, eta horietako bat lanpostuak murriztea da.

Langile batzordearentzat marra gorri bat da murrizketa hori, eta gaia argitu arte ez du gainontzeko aldaketen inguruan hitz egingo, esan duenez.

Kontrol sozialaren aurkako dinamikari berriro ekingo diote Buruntzaldeko GKSk eta Kontseilu Sozialistak
Joan den maiatzean Andoainen jarri zituzten bideo-kamera berriak zirela-eta, ekainean kanpaina politiko bat abiatu zuten Buruntzaldeko GKSk eta Kontseilu Sozialistak, eta lan horri berrekingo diote orain.