AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lanuzteei ekin diete Euskotrenen, langile gehiago har ditzatela exijitzeko

Bi orduko lanuzteak antolatu dituzte gaurko, zerbitzu guztietan; tren, autobus, tranbia eta funikular zerbitzuetan.

Langile falta eta planifikazio falta dira nagusi Euskotrenen, langileek salatu berri dutenez. Horrek eragiten du, besteak beste, lan-ordutegietan gorabehera handiak izatea, hamaika zerbitzu bete gabe gelditzea eta beharginen atseden-orduak beti kolokan egotea. Irekita daude langileen ordezkarien (ELA, ESK, Independenteak eta CGT) eta enpresaren arteko negoziazioak, baina, neurri zehatzen faltan, lanuzteak hasi dituzte beharginek.

Gaur, uztailaren 20an, bi orduko lanuzteak egingo dituzte Euskotrenek eskaintzen dituen zerbitzu guztietan: alegia, autobus, tren, funikular eta tranbia zerbitzuetan. 07:00etatik 09:00etara egin dute lehenengo lanuztea, eta arratsaldean izango da bigarrena, 18:00etatik 20:00etara.

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak %30eko gutxieneko zerbitzuak inposatu dizkie langileei.

Hamalau urteko zigorra eskatzen dute gazte batentzat, 'Procés'-ari lotutako 2019ko protesten harira
Aste honetan hasi da hiru gazteren kontrako epaiketa. 'Procés'-eko azken sententziaren kontra piztutako protestak zirela-eta atxilotu zituzten: hamalau urteko zigorra eskatu du fiskaltzak auzipetuetako batentzat, eta zazpi eta hiru urtekoak beste bientzat.