AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Laranjaz tindatuta azaldu zen Errobi ibaia, pirita hobi zahar baten isuriagatik

Itsasu inguruan agertu zen laranjaz margotuta Errobi ibaia, hobi zahar batean izan zen lur-jotze baten ondorioz. Ur iturria aldatu behar izan zen Baiona hornitzeko eta, antza, ez dago argi ingurunean epe luzean izango duen eragina.

Errobi ibaia laranjaz tindatuta azaldu zen aurreko ostegunean, apirilaren 28an, Itsasu (Lapurdi) inguruan. Azaldu zutenez, Arrosan (Nafarroa Behera) kokatutako burdin pirita hobi zahar batek lur-jotze bat jasan zuen eta, ondorioz, ur isuri handi bat igorri zuen.

Azido sulfurikoa ekoizteko erabiltzen zen meatzeko burdin pirita hori eta, antza, ur isuriak mineral hori garraiatu zuen Errobi ibaira, ura laranjaz margotuz.

Inguruko herritarrek egoeraren berri eman zuten eta, hala, Baionako (Lapurdi) ur iturria aldatu behar izan zuten, Errobi ibaiak hornitzen baitu Lapurdiko hiriburua. Uraren kolorea argituz joan zen arratsaldean zehar eta, dirudienez, piritak utzitako ur arrastoak dira arazoa orain.

Kalteak, ezezagunak

Arrosako hobia da Pirinioetako zaharrena. Antza, pirita zati batek blokeatu zuen ur jarioa eta, horren eraginez, ura pilatu zen hobian. Horren pisuak piztu zuen lur-jotzea.

Horren guztiaren ondorioak ez daude argi oraindik; halere, ibaiaren fauna kaltetu dela aitortu dute jada.

Gizon bat bortxatu du beste gizon batek Santurtzin
Larunbat gauean izan zen erasoa Santurtziko portuko plazan; San Jorge jaiak ospatu dituzte asteburuan.