AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Larraungo Printza espazioari eraso diote

Printzako kideek protestara deitu dute gaur arratsalderako, 'Erasoen aurrean, klase elkartasuna' aldarripean.

Pasa den astelehenean, urtarrilaren 10ean, Larraungo (Nafarroa) Printzak eraso bat jasan zuela salatu dute espazioko kideek. Astelehenean bertan, pertsona batek traktorearekin jo zuen Printzako atea, eta lehertu egin zuen.

Erasoen aurrean, klase elkartasuna lelopean, eta erasoari erantzun antolatu bat emateko asmoz, elkarretaratzera deitu dute Printzako kideek. Gaur, urtarrilaren 12an, arratsaldeko 19:00etan izango da kontzentrazioa, Printza parean.

Gutxienez hogei pertsona kaleratu dituzte Donostiako Mundaiz kaleko bloke batetik
Hainbat pertsona migratzaile bizi ziren Mundaiz kaleko bloke horretan, eta gaur goizeko 09:00etan etxegabetu ditu Ertzaintzak.