AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Larri dago langile bat Iruñean, Renferen biltegi bateko sutean kea arnastu ostean

Bart izan da sutea nabeko bi lokaletan. Renfek trenak garbitzeko azpikontratatutako enpresa batean jarduten du soldatapean larri zaurituta dagoen langileak.

Iruñeko (Nafarroa) Renferen biltegi batean sutea izan da bart eta, kea arnastu ostean, larri dago behargin bat. 56 urte ditu eta Renfek trenak garbitzeko azpikontratatutako enpresa batean aritzen da soldatapean.

EITB-ren arabera, nabeko bi lokalek hartu zuten su. Garrak mahuka batekin itzaltzen saiatu zen langilea, baina kea arnastu zuen bete-betean. Nafarroako Ospitale Gunean dago orain.

"Asistentzia lanen sozializazioa" aldarrikatu du Itaiak, kanpaina berri baten bidez
Asistentzia lanen inguruko kanpaina berria jarri du martxan Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak, 'Emakume langileon ardura izatetik, asistentzia lanen sozializaziora!' lemapean. Hala, "kalitatezko asistentzia zerbitzu doako eta unibertsalak" galdegin dituzte Itaiako kideek.