AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Larri dago Laudioko ikastetxe bateko langile bat, bihotzekoak eman ostean

Ostiralean izan zuen bihotzekoa beharginak, atzo argitaratu zutenez. Laudioko ikastetxe batean jarduten du, sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuan. Azkeneko egunetan lau langileren hilketen berri eman dute.

Aurreko asteburuan bihotzekoak jota ospitaleratu zuten langile bat, larri. Laudioko (Araba) ikastetxe publiko batean aritzen da, garbiketa eta sukaldaritza zerbitzuan.

Atzo bihotzekoak jota hil zen behargin bat Gasteizen (Araba). Kale garbiketan jarduten zuen. Larunbatean, ordea, Derion (Bizkaia) eman zuten beste langile baten heriotzaren berri. Sukaldari modura egiten zuen lan Bizkaiko Foru Aldundiaren zentro batean. Egun bat lehenago, ostiralean, bihotzekoak emanda galdu zuen bizia beste langile batek, Bilboko (Bizkaia) Sader lantegian.

Azken egunetan, beraz, hiru langileren hilketen berri eman dute Euskal Herrian. Urtea hasi zenetik, guztira, bost izan dira erailak.

Dorreko lantegian 89 langile kaleratu nahi ditu MTorres enpresak
Zuzendaritzaren asmoa da martxoaren 15ean kaleratzea 164 behargin, horietako 89, Dorreko plantan. Bestalde, 232 langileri eragingo dien aldi baterako enplegu-erregulaziorako espedientea ere iragarri du.