AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Larri zauritu da eraikuntzako langile bat Barakaldon

Aurreko ostegunean izan zuen lan-istripua beharginak: bosgarren solairutik jausi zen.

Eraikuntzako langile bat larriki zauritu zen Barakaldon (Bizkaia) aurreko astean. Ostegunean izan zen lan-istripua, eguerdian: Ibarra kaleko etxebizitza batean ari zen lanean behargina, lan bertikalak egiten, hain justu. Orduan erori zen bosgarren solairutik, eta larriki zauritu zen. Ospitalera eraman zuten, baina oraingoz ez dute berririk eman.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian gutxienez 21 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Jende ugari elkartu da Madrilen, Prozesu Sozialistaren aldeko Elkargunearen jardunaldian
Atalaya Zentro Sozial Okupatuan batu ziren ehunka lagun joan den larunbatean. 'Hautsi genuen mundua' eta 'Eraiki nahi dugun mundua' saioak izan ziren, besteak beste.