AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Larri zauritu da langile bat Arangurenen, lanean ari zela

Orga jasotzaile batek harrapatu du 62 urteko behargina. Aurten, gutxienez hemezortzi lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Arangurenen (Nafarroa), hondakinak tratatzeko zentro batean, larriki zauritu da gaur langile bat. Goizean, orga jasotzaile batek harrapatu du, eta zauri handi bat eragin dio hanketako batean. Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman behar izan dute 62 urteko gizonezkoa.

Bost hilabete igaro dira urtea hasi zenetik, eta, Euskal Herrian, gutxienez hemezortzi izan dira soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan bizia galdu duten beharginak.

AEBetako defizit komertziala inoizko mailarik altuenera heldu da, muga-zergen eraginez
Inportazioen eta esportazioen arteko aldea %75 handitu da martxoan, 162.000 milioi dolarreraino, kanpo-erosketek izan duten %31ko gorakadaren aurrean.