AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Larri zauritu da langile bat Atarrabiako San Andres papertegian

Abelan San Andres papertegian gertatu da lan-istripua, goizaldean: paperezko fardel batzuek azpian hartu dute langile bat.

Langile bat larri zauritu da gaur, apirilak 15, Atarrabiako (Nafarroa) Abelan San Andres papertegian. Goizaldean izan da lan-istripua: biltegiratuta zeuden paperezko fardel batzuen azpian harrapatuta geratu da behargina.

ELA sindikatuak jakinarazi duenez, Nafarroan, urtez urte egin du gora lan-istripuen kopuruak 2012tik, eta "azken urteetako daturik txarrenak" dira gaur egun esku artean ditugunak.

Iazko azaroko datuen arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %5,3 hazi ziren lan-istripuak 2019. urtean. Aste honetan izan da azkeneko salaketa EAEn: Donostiako (Gipuzkoa) metroa eraikitzeko lanetan, istripua izan du behargin batek.

Bizilagunei jazartzen aritu da Polizia Bilbin eta San Frantziskon, duela bi asteko jipoiaren ondoren
"Erasoari aurre egin nahi izan zioten bizilagunei isunak jartzen ibili dira gaur ere. Alde hemendik!", salatu du 'Jazarpenari bidea itxi!' dinamikak.