AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Larrialdietara joatea ez da debalde izango Frantziako Estatuan

Urtarrilaren 1etik, larrialdi-zerbitzuetara sartu ahal izateko 19,61 euro ordaindu behar dira, bisita sinpleak egiteko barne. Frantziako Estatuko Segurtasun Sozialak ez du behar hori estaliko, eta mutualitate bat kontratatuta dutenak dira ordaindu beharko ez duten bakarrak.

Frantziako Legebiltzarrak 2021ean egin zuen Segurtasun Sozialari buruzko legearen alde, eta besteak beste, larrialdi-zerbitzuetarako sarbidea ordainaraztea erabaki zuen. Orain arte, 25,28 euroko kostua zuen larrialdi-zerbitzuetan artatua izateak, baina Segurtasun Sozialak hartzen zuen bere gain behar horren kostua, Frantziako Estatuko lurralde administratiboko biztanle guztien kasuan.

Iaz onartutako legearen ezarpenetik, baina, Segurtasun Sozialak ez du behar hori estaltzen. Artatua den pertsona bakoitzak, beraz, 19,61 euro ordaindu beharko ditu larrialdi-zerbitzuetako sarreran, nahiz eta bisita sinple bat egitera joan. Mutualitate bat dagoeneko ordainduta duten pertsonen kasuan, aukera izanen dute azken horri faktura ordaintzea eskatzeko. Dena dela, ez dute denek aseguru-kutxa horiek ordaintzeko aukera; estimatzen da populazioaren %5 bizi dela mutualitaterik kontratatu gabe.

Zenbait salbuespen izango ditu larrialdi-zerbitzuei buruzko neurri berriak; hala nola, lan-istripuak, adingabeen bortxaketak eta sortuberriak. Prezio baxuagoak proposatu zaizkie, bestalde, gaixotasun luzeak sufritzen dituzten pertsonei.

Portugaleten emakume bat bortxatu du gizon batek, eta beste bi emakumeri eraso diete mutil lagunek Barakaldon eta Gasteizen
Bortxatua izan zen emakumeak ostegunean salatu zuen gertatutakoa Portugaleten. Egun berdinean, gizon batek bikotekideari eraso zion Gasteizko taberna batean; bestalde, emakume bati egin zion eraso mutil lagun ohiak haien etxebizitzan. Tratu txarrak jarraituak direla salatu zuen emakumeak.