AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Larriki zauritu da kamioi gidari bat, Cortesen

Nafarroako A-68 autobideko 116. kilometroan izan da istripua. Tuterako ospitalera eraman dute zauritutako behargina, pronostiko larriarekin.

Larriki zauritu da 37 urteko Zaragozako (Aragoi) kamioi gidari bat, Cortes (Nafarroa) herritik gertu. Ebroko A-68 autobideko 116. kilometroan jazo da ezbeharra, goizeko 05:53an, hain zuzen. Beste kamioi bat geldirik zegoen, errepidean, eta elkar jo dute.

Anbulantzia eta suhiltzaileak bertaratu dira lekura, eta Zaragozako behargina Tuterako (Nafarroa) ospitalera eraman behar izan dute, larriki zauritu baita. Pronostiko larriarekin jarraitzen du.


Faxismoaren, gerraren eta austeritatearen kontra, komunismoa alternatiba politiko erreal bilakatzera deitu du EHKSk
Balorazio-ohar bat argitaratu du, Europar Batasuneko azken hauteskundeen harira. Abstentzio-maila altuaz, liberalen eta sozialdemokraten gainbeheraz, koalizio-gobernuaz eta faxismoaz mintzatu da EHKS.