AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Larriki zauritu da langile bat Azpeitian, lan-istripuz

44 urteko behargina altuera handi batetik erori zen atzo eguerdian.

Lan-istripu bat izan zen atzo Azpeitian (Gipuzkoa), IƱaki Azpiazu kalean eraikitzen ari diren etxebizitzen obran hain zuzen ere. Eguerdian, altuera handi batetik jausi zen langile bat, eta larriki zauritu zen erorikoan. Donostiako (Gipuzkoa) ospitalera eraman zuten. 44 urte ditu.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 64 beharginek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela. Aurreko urtean izandako lan-heriotza guztien kopurura iritsi gara, beraz, 64 izan baitziren 2024a bukatzean erregistratutakoak.

EHKSk 78ko erregimena salatu du Intxortan, Francoren heriotzeko 50. urteurrenean
Salatu du Espainiako Trantsizioak ez zuela erregimen frankistarekin hautsi, eta abenduaren 6an Durangon mobilizatzera deitu du, haustura politikoa aldarrikatzeko.