AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Larriki zauritu da langile bat Iruñeko Labrit frontoian, lan-istripuz

Atzo arratsaldean, 14 metroko altueratik erori zen 33 urteko langilea. Larriki zauriturik eraman zuten ospitalera.

Iruñeko (Nafarroa) Labrit frontoian, lan-istripu larri bat izan zuen atzo behargin batek. Aldamio batera igota lanean ari zela, 14 metroko altueratik jausi zen. Larrialdi-zerbitzuetako langileek bertan artatu ostean, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten langilea, larriki zauriturik. Itxura denez, politraumatismo ugari jasan zituen erorikoaren ondorioz.

Iturri sindikalen arabera, Euskal Herrian, gutxienez 47 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan, urtea hasi zenetik.

Urriaren hasieratik 1,5 milioi gazatarrek egin behar izan dute ihes hegoaldera
Indar sionistek etengabe mehatxatu dituzte palestinarrak Zerrendako hegoaldera mugi daitezen, eta bidean ere era guztietako erasoak jasan dituzte errefuxiatuek. Israelgo inteligentzia-zerbitzuen dokumentu baten arabera, sionisten asmoa da gazatarrak Egiptora kanporatzea. Urriaren 7tik hona, Israelek 14.128 palestinar erail ditu Gazan.