AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Larriki zauritu da langile bat Iturenen

Balkoi batean toldo bat jartzen ari zela izan zuen lan-istripua beharginak, joan den ostiralean.

Lan-istripu larri bat izan zen Iturenen (Nafarroa) aurreko ostiralean, 11:00ak aldera. Balkoi batean toldo bat jartzen ari zela, lau metroko altueratik erori zen langile bat, eta larriki zauritu zen. Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten behargina.

Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, 56 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Kalean bizi diren hainbat pertsona jazartzen ari dira Getxon
Sahara hegoaldeko zenbait lagunek hainbat egun daramatzate Estrada Diliz inguruan bizitzen, eta haiek jazartzen ari da Getxoko Udala; besteak beste, kanpin-denda desmuntatu diete udaltzainek, eta lekutik kanporatu nahi dituzte.