AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Larriki zauritu da langile bat Izaban

Baso-mozketa lanak egiten ari zen 45 urteko langile bat zauritu da eguerdian, 10 metro baino gehiagoko zuhaitz bat gainera jausita.

Eguerdiko 12:00etan jazo da lan-istripua. Azaldu dutenez, 10 metro baino gehiagoko pinu bat erori zaio gainera Nabaskozeko (Nafarroa) langile bati, Izaba (Nafarroa) inguruko Belabartze sakatik gertu.

Suhiltzaileak zein osasun-larrialdietako taldea bertaratu dira tokira baina, sarbidea zaila zenez, helikoptero batek hartu du zauritutako behargina azkenean. Hala, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute eta, jakinarazi dutenez, larriki zaurituta dago. Politraumatismoak ditu.

Zelaiari eta Barbadori jarritako zigorrak berrikusi ditu Espainiako Auzitegi Gorenak
2021ean epaitu zituzten biak Madrilen, eta lau urteko espetxe-zigorra ezarri zieten, "helburu terroristarekin lehergailuak egiteko elementuak gordetzea" leporatuta. Ebazpena berretsiz gero, edozein unetan kartzelaratu ditzakete.