AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Larriki zauritu da langile bat Tafallan, AHT eraikitzeko lanetan

Aldamio batetik erori zen 48 urteko behargina aurreko ostiralean, eta larriki zaurituta eraman zuten Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.

Joan den ostiralean langile bat zauritu zen Tafallan (Nafarroa), Abiadura Handiko Trena (AHT) eraikitzeko obretan. Dirudienez, aldamio batetik jausi zen behargina goizean, eta zauri larriak jasan zituen. Oso larri eraman zuten Iruñeko (Nafarroa) erietxe batera, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera. 48 urte ditu langileak.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 44 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela edo lanera bidean.

Espainiako Estatuko hamar familiatik hiruk baino ezin dezakete aurreztu, indarrean den inflazioaren eraginez
Prezioen igoerak %30 gehiago eragin die diru-sarrera gutxien dituzten familiei, aberatsenei baino. Bitartean, lau energia-enpresa handienek %34 handitu zituzten euren irabaziak 2020. eta 2021. urteen artean, Oxfam Intermonen kalkulu berriek aditzera ematen dutenez. "Klase ertainen deskonposizioa" ondorioztatzen dute ikerketek.