AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Larriki zauritu da langile bat Villatuertan

Renolit enpresaren fabrikan izan zuen lan-istripu larria 29 urteko beharginak. Goizeko 11:38ean jazo zen istripua eta, antza denez, hainbat hatz galdu ditu.

Villatuertako (Nafarroa) Renolit enpresaren fabrikan lan-istripu larri bat izan zen atzo, ostegunean, goizeko 11:38ean. 29 urteko langileak eskuko atzamar batzuk galdu ditu.

Suhiltzaileak, larrialdietako medikua, anbulantzia bat eta helikoptero bat bertaratu behar izan ziren lantokira. Burgosko Unibertsitate Ospitalera eraman zuten zauritutako behargina.

Langile falta eta osasun-etxeetako murrizketak salatu dituzte EAEn
Osakidetzak murrizketak ezarriko ditu udan zehar eta, beraz, 72 zentrotako ordutegiak murriztu, 44 zentro egun batzuetan itxi eta hamar guztiz zarratuko ditu. Langile falta, lan-baldintza kaskarrak, ratio ikaragarriak eta zerbitzuetako egiturazko murrizketak salatu dituzte hamaika herritan.