AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Larrosain Gune Sozialista ireki dute Legazpin

Goierriko Kontseilu Sozialistak hainbat proiektu jarriko ditu martxan bertan, eta ostiralean egingo du ate irekien jardunaldi bat.

Espazio berri bat ireki du Mugimendu Sozialistak Goierrin: Legazpin (Gipuzkoa), Larrosain Gune Sozialista ireki dute. "Bertan, antolakuntza independentearen bitartez, jardun politiko, sozial zein kulturalez hornituriko proiektuak jarriko ditugu martxan", azaldu du eskualdeko Kontseilu Sozialistak. Besteak beste, oinarrizko produktuen biltegi bat eta klase partikularrak abiatuko dituzte Larrosainen.

Ostiral honetan egingo dute ate irekien jardunaldi bat, 18:30ean. Legazpin intsumisioaren alde izandako borrokari buruzko erakusketa bat egongo da bertan arratsalde horretan, eta gaiari buruzko solasaldi bat ere antolatu dute 19:00etarako. Jarraian luntxa eskainiko dute, baita Palestinar herriari kantuan izeneko kantaldia ere.

Hurrengo egunean, larunbatean, oinarrizko produktuen biltegia hornitzeko lanei ekingo diete: goizeko 10:00etatik 13:00etara bitartean, bilketak egingo ditu Goierriko Kontseilu Sozialistak Legazpiko Kale Nagusian eta Laubiden.

Tuteran, eraso homofobo bat salatu du gizon batek
Igande arratsaldean jasan zuen erasoa 30 urteko gazteak, Tuterako taberna batean.