AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Larunbat gauean emakume ugariri eraso zieten Tolosan

Emakume askok jasan behar izan zituzten hainbat gizonek egindako ukituak, baita nahi ez zituzten piropoak ere. Tolosako zenbait tabernatan izan ziren erasoak.

Larunbat gauean, jai-giroan, Tolosan (Gipuzkoa) emakume ugariri eraso zietela jakinarazi du Tolosaldeko Itaiak. Asko izan ziren, festa-giroan zirela, zenbait gizonek egindako erasoak jasan behar izan zituzten emakumeak: ukituak, nahi ez zituzten piropo eta iruzkinak, eta abar. Hainbat tabernatan izan ziren emakumeen aurkako erasoak, modu jarraituan, eta zenbait kasutan, hainbat gizonek taldean egin zituzten erasoak.

Tolosaldeko Itaiak jakin ahal izan duenez, gainera, emakume horietako bat tabernatik kanporatu zuten erasotzaileari aurre egin zionean. Mutila etengabe ari zen hari ukituak nahiz iruzkinak egiten eta, nazkatuta, neskak bultza egin zion azkenean. Gizonak ere bultza egin zion, eta orduan piztu zituzten argiak tabernako arduradunek. Neska eta bere lagunak kanporatu zituzten lokaletik, gatazka bila ari zirela esanez.

Lan-gatazka bat irabaztea lortu du Tolosaldeko Langile Autodefentsa Sareak
Bi behargin lan-kontraturik gabe ari ziren lanean taberna batean; gainera, ordu estrengatik, hartu gabeko oporrengatik zein kaleratze bidegabeengatik kalte-ordainak zor zizkien nagusiak. Diru hori guztia ordainarazi dio TLASek. Abenduan hasi zuen dinamika bat ordaindu gabeko edota kontraturik gabeko lanak salatzeko.