AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Larunbat gauean sexu-eraso bat jasan zuen emakume batek Iruñean

Iturrama auzoan izan zen erasoa; emakumeak salaketa bat aurkeztu badu ere, oraindik ez da atxiloketarik egon.

Atzo, igandean, eman zuten sexu-erasoaren berri: joan den larunbat gauean emakume bati eraso zioten Iruñean (Nafarroa), hain justu, Iturrama auzoan. Hainbat hedabideren arabera, salaketa bat jarri du emakumeak Iruñeko Udaltzaingoan, eta gertatutakoa ikertzen ari dira; antza, bideozaintza-kamerek jasotako irudiak aztertuko dituzte orain. Oraingoz, baina, ez da erasoarekin lotutako atxiloketarik egon.

Aurrera doaz Unibertsitate Poliziaren aurkako protestak Grezian
Atenasko eta Tesalonikako lau campus nagusietan martxan dago jada Unibertsitate Polizia, proba modura. Azken bi asteetan neurriaren aurkako mobilizazio masiboak izan dira Grezian, eta gogorra ari da izaten poliziaren oldarraldia horien aurrean.