AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Larunbat gaueko eraso matxista salatu dute Donostian

Donostiako Itaiak deituta, elkarretaratze bat egin dute Bulebarrean, joan den larunbat gauean izan zen sexu-erasoa salatzeko.

Larunbatetik iganderako gauean, 20 urteko gizon batek sexu-erasoa egin zion emakume bati Donostian (Gipuzkoa), etxera bidean zihoala.

Erasoa salatzeko protesta bat egin du Itaiak gaur arratsaldean, Donostiako Bulebarreko kiosko aurrean. Besteak beste, indarkeria matxistari aurre egiteko beharra "gero eta nabarmenagoa dela" adierazi du Itaiak, eta horretarako, beharrezkotzat jo du langile antolakuntza.

Aurten ere selektibitateari ezetz esateko protestak antolatu ditu IAk
Ekain hasieran izango dira unibertsitatera sartzeko probak, eta ekainaren 8an eta 9an egingo dituzte protestak Iruñean, Donostian, Gasteizen eta Leioan. "Ikasleria langilea kaltetzen duen hezkuntzaren eta ebaluazio sistemaren aurrean mobilizatuko gara", azaldu du IAk.