AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Larunbat honetan izango da Ospa Eguna Altsasun

Poliziaren normalizazioaren kontra, egun osoko egitarau bat antolatu du Ospa mugimenduak: parte hartuko dute Fan Hemendik, Pikutara eta Moratalazko Distrito 14 asanbladak, besteak beste. Manifestazio bat egingo dute arratsaldean.

Maiatzean iragarri zuen Altsasuko (Nafarroa) Ospa mugimenduak: bi urteren ostean, berriz egingo dute Ospa Eguna herrian. Larunbat honetan izango da, abuztuaren 31n: Poliziaren normalizaziorik ez! lelopean, egun osoko egitarau bat antolatu dute, hainbat kolektiboren parte-hartzearekin.

Eguerdiko 12:30ean emango diote hasiera egunari: Poliziaren normalizazioaren gorakadari buruzko mahai-inguru bat izango da Iortia kulturgunean, eta hitza hartuko dute Altsasuko Ospa, OƱatiko (Gipuzkoa) Fan Hemendik eta Lizarrako (Nafarroa) Pikutara mugimenduetako kideek.

Horren ostean, 15:00etan hasita, bazkari bat egingo dute Iortiako estalpean. Ondoren, 17:00etan jarraituko dute egitarauarekin, toki berdinean: solasaldi bat izango da Moratalazko (Madril) Distrito 14 asanbladarekin, polizia-infiltrazioei buruz. Izan ere, azken urteetan, Moratalazko asanblada horrek hainbatetan jasan ditu polizia-indarren infiltrazioak eta espioitza-lanak.

Aurtengo Ospa Egunari amaiera emateko, azken edizioetan egin bezala, manifestazio bat izango da Altsasuko kaleetan barrena. 18:00etan hasiko da, Foruen Plazatik. Azkeneko Ospa Egunean, 2022an, 1.500 lagun inguru mobilizatu ziren: Poliziari ezetz esan zioten, Langileon aurkako errepresioa gelditu aldarritzat hartuta egindako manifestazioan.

Langile bat zigortu du Espainiako Auzitegi Gorenak, bere lan-baldintzak salatzeagatik
Valentziako Probintzia Auzitegiak 5.000 euroko isuna jarri zion Transportes Gruval enpresako behargin ohi bati. Zigorra berretsi du Auzitegi Gorenak, iritzita langileak bere lan-baldintzak salatzeak arriskuan jarri duela enpresaren "ohorea".