AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Larunbatean irekiko dituzte Moskuko Gaztetxe berriko ateak

Irunen espazio bat hartu eta Gaztetxe bilakatu du Bidasoko Gazte Langileon Asanbladak. Larunbat honetan egingo du ate irekien jardunaldi bat.

Bidasoko Gazte Langileon Asanbladak aurreko astean jakinarazi zuen lokal bat birjabetu duela Irunen (Gipuzkoa), Eguzkitza Kaleko 15. zenbakian hain zuzen ere. Espazioak badu izena jadanik, Moskuko Gaztetxea, eta larunbat honetan aurkeztuko dute jendaurrean. Izan ere, ate irekien jardunaldi bat antolatu du asanbladak abenduaren 21erako, Santomas Eguna dela-eta. 11:00etatik 19:00etara egongo da Gaztetxe berrira bertaratzeko eta lekua ezagutzeko aukera.

Irungo lokal horrek hamabost urte daramatza hutsik, eta hura hartu bezain pronto, jabe legalekin harremanetan jarri zen asanblada. Poliziarengana jo zuten haiek, eta horregatik dago martxan Moskuko Gaztetxearen kontrako prozesu judizial bat, ertzainek identifikatutako bi gazteren izenean. Urtarrilaren 15ean izango da epaiketa.

Hala ere, espazioa egokitzeko lanekin jarraitzen du Bidasoko Gazte Langileon Asanbladak, eta bertan ekimenak antolatzeari ekin dio dagoeneko.

Moskuko gaztetxea|

Izena jarri diogu eguzkitza kalean zabaldu dugun proiektu berriari. Moskun urtetan izan den giro iraultzailea berpiztu nahi dugu, eta gazte langileontzako espazio berria dugu horretarako, asialdi kontsumistaz gaindi.

Laster berri gehiago…❕ pic.twitter.com/G8uzgLr2eT

— Bidasoko Gazte Langileon Asanblada (@Bidasoko_gla) December 18, 2024
Okupazioaren kontrako lege-aldaketa behin betiko onartu du Espainiako Kongresuak
PSOE, Podemos, Sumar, EH Bildu, ERC zein Junts alderdien babesarekin, ontzat eman dute jeltzaleen emendakina jasotzen duen neurri sorta: horrek azkartu egingo ditu etxe-kaleratzeak eta orotariko desalojoak, okupazioa erabili dela ebazten bada.