AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Larunbatean Iruñean eta Gasteizen ere mobilizatzera deitu du Eurocopa Honi Ez plataformak

Asteburu honetan Bilbon, Gasteizen eta Iruñean kaleratuko dute Eurocopa geratzeko aldarria, larunbatean 12:00etan. Neurri murriztaileak direla-eta Bilbo ixten badute, mobilizazio gehiagoren berri emango du Eurocopa Honi Ez plataformak.

Eurocopa futbol txapelketari "ezetz" esateko mobilizazioak izango dira larunbatean, apirilaren 10ean, Hego Euskal Herrian. Mugikortasunari lotutako neurri murriztaileak direla-eta, Bilboko (Bizkaia) manifestazioaz gain, deialdi gehiago egin ditu azkenean Eurocopa Honi Ez plataformak. Hain zuzen, Iruñean (Nafarroa) eta Gasteizen (Araba) ere manifestatzera deitu du, Bilboko mobilizazioaren ordu berdinean: eguerdiko 12:00etan.

Plataformak martxo amaieran azaldu bezala, San Mames zelai aurretik aterako da Bilboko manifestazioa. Iruñean Gaztelu Plazan hasiko da protesta, eta Gasteizen, aldiz, Andra Mari Zuria plazan.

Bestalde, Eurocopa Honi Ezeko kideek ohartarazi dute deialdi gehiago egingo dituztela neurri murriztaileen eraginez Bilbo zarratzen badute.

Ikusi hemen Eurocopa Honi Ez plataformak martxoaren 27an egindako agerraldia:


Gutxienez 22.500 lanpostu galdu ziren iaz Hego Euskal Herrian, %95 aldi baterakoak
Ostalaritza sektorea izan da kaltetuena, eta gertutik jarraitzen dio manufaktura-industriak, ELAren arabera. Iaz 9.300 lanpostu desagertu ziren Nafarroan eta 13.200 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, baina azpimarratu dute datu horiek ez dutela errealitate osoa islatzen, "enplegu-murrizketa zeharo moteldu" zutelako "enplegu-erregulazioko espedienteek".