AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lasarte-Orian bi emakumeri egin dizkiete sexu-erasoak azken egunetan

Igande eta astelehen goizaldeetan izan ziren bi erasoak; herriko festetako ospakizunak izan dira egunotan.

Ekainaren 28an eta 29an bi emakumeri egin zizkieten sexu-erasoak Lasarte-Orian (Gipuzkoa), "jai giroan"; izan ere, herriko jaietako ospakizunak izan dira azken egunetan. Igandetik astelehenerako gauean Donostiako (Gipuzkoa) hipodromotik gertu egin zioten eraso emakume bati, eta horren harira gizon bat atxilotu zuten hurrengo egunean. Aitzitik, astelehenetik astearterako gauean izan zen sexu-erasoaren harira, polizia-ikerketa oraindik martxan dela jakinarazi dute.

Vulcanizados Zuloagako eta Stadlerreko langileek greba mugagabea egingo dute
Greba mugagabeari ekingo diote Zaratamoko (Bizkaia) Vulcanizados Zuloaga zein OƱatiko (Gipuzkoa) Stadler automobilgintza sektoreko enpresetako langileek, lan-hitzarmen berri baten alde lehenengoek eta, aldiz, kaleratzeen aurka bigarrenek.