AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lau egunetan, gutxienez bi sexu-eraso salatu dituzte Erandion

Ostiral gauean, Erandion sexu-erasoa egin zioten emakume bati. Erasoa gaitzesteko elkarretaratzean adierazi zutenez, ez da asteburuan jazo den eraso bakarra izan. Aurreko ostiralean, gizonezko bat atxilotu zuten udalerri berdinean, emakume bati eraso egiteagatik.

Iragan ostiralean, hilak 26, emakume gazte bati eraso egin zioten Erandion (Bizkaia). Atzo, sexu-erasoa salatzeko elkarretaratzea izan zen Altzagako metroaren atarian, eta Erandioko mugimendu feministako kideek azaldu zutenez, jakin dute hau ez dela asteburuan gertatu den eraso bakarra izan.

Gainera, aurreko asteazkenean, ekainak 24, gizonezko bat atxilotu zuten udalerri berdinean, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik.

Azken egunetan, eraso gehiagoren berri ere eman dute Euskal Herrian: ostiralean Hondarribian (Gipuzkoa) salatu zuten sexu-eraso bat, eta egun berean, Lizarran (Nafarroa) 23 urteko emakume bat bortxatu zutela jakinarazi zuten.

Emakume bati sexu-erasoa egin dio gizonezko batek Hondarribian
Duela egun batzuk izan zen erasoa, Hondarribian.