AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lau emakumeri eraso die gizon batek Iruñean

Igandean, 04:30ak aldera, lau emakumeri egin zizkien ukituak gizon batek, kalean.

21 urteko gizonezko bat atxilotu dute Iruñean (Nafarroa), joan den asteburuan lau emakumeri eraso egiteagatik. Burguen plazan izan ziren erasoak, igandean, 04:30ak aldera: lau emakumeri egin zizkien ukituak gizonak, banan-banan haiengana hurbildu eta gero.

Plazan bertan atzeman eta atxilo eraman zuten erasotzailea. Epailearen aurretik igaro ostean, baldintzapean aske geratu da.

Hilabete honetan bertan, urriaren erdialdean, 49 urteko beste gizonezko bat atxilotu zuten Iruñeko erdigunean, hiru emakumeri ukituak egiteagatik.

Behargin bat hil da Traña-Matienan, lan-istripuz
Deskarga elektriko bat jasan du langileak Rheinmetall enpresan. Aurten, gutxienez 46 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.