AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lau euskal preso politiko hurbilduko dituzte Madrilera eta Logroñora

Raul Angel Fuentes euskal preso politikoa Madrilgo Soto del Real espetxera eramango dute Alacantetik, eta Logroñora hurbilduko dituzte Iban Apaolaza, Oihana Bakedano eta Aitor Fresnedo.

Espetxe Erakundeen Idazkaritza Nagusiak agindurik, Raul Angel Fuentes, Iban Apaolaza, Oihana Bakedano eta Aitor Fresnedo preso politikoak tokialdatuko dituzte. Madrilera mugituko dute Fuentes, eta Logroñora gainontzekoak.

2014. urtetik dute gatibu Fuentes, eta 50 urteko kartzela zigorra du betetzeko. Apaolaza, aldiz, 2008. urtean izan zen giltzapetua, 123 urteko kondena ezarrita. Bigarren graduan sailkatu ondoan, Logroñora hurbiltzea onartu dute. Bakedano 2002. urtean sartu zuten preso eta 18 urtekoa da bere zigorra. Fresnedo, ordea, 30 urte eta sei hilabeteko zigorra ari da betetzen, eta 2015. urtean bete zituen kondenaren hiru laurdenak.

Era berean, gaur bertan, uztailak 30, Josu Urrutikoetxea preso politikoa baldintzapean aske utzi du Parisko Dei Auzitegiak. Eskumuturreko telematikoa soinean eramanez bete beharko du zigorra Parisko etxe batean.

21 eguneko greba deitu dute Bilboko zamaketariek, aldi bateko langileen lan-baldintzen defentsan
Zamaketariek aurreneko proposamena egin orduko, patronalak apurtu egin ditu hitzarmenaren inguruko negoziazioak, Enplegurako Portu-Zentroak desegiteko mehatxua egiteaz gain. Hain zuzen, aldi bateko beharginei lan-kontratu mugagabea egitea zen langileek proposatutako neurri hori. Urteak daramatzate egun bakoitzeko kobratzen eta kotizatzen, patronalak ez baitu kontratazio berririk egin azken 12 urteetan. Langileen asanbladak datorren astetik aurrera greba egitea erabaki du.