AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lau haurri sexu-erasoak egin dizkie Getxoko irakasle batek

Gutxienez lau salaketa jarri dituzte gurasoek erasotzaile berdinaren kontra. Gurasoetako batek salatu duenez, ikastetxeak erasoen berri izan ostean ere klaseak ematen jarraitu du irakasleak.

Getxoko (Bizkaia) irakasle batek sexu-erasoak egin dizkie gutxienez lau haurri. Oraingoz, lau salaketa jarri dituzte eskola bereko hainbat gurasok ingeleseko irakasle baten aurka, euren seme-alabei eraso egiteagatik. Ikerketa abian da, azaldu dutenez, kasu gehiago egon daitezkeelako.

Ikasle baten amak izan zuen lehenengoz erasoen berri, eta, jakinarazi orduko, beste hiru kasu azaleratu dira. Lau urteko alabak mina zuen gorputzean, eta ez zuen eskolara joan nahi. Ospitalera eraman zuten neska, eta medikuek ohartarazi zuten sexu-erasoen aztarna argiak zituela.

Ikastetxeko zuzendaritzaren jarrera salatu dute haurren gurasoek. Izan ere, gertatutakoa "estaltzen" saiatu dela diote, eta erasoen berri izan ondoren ere klaseak ematen segitu duela erasotzaileak. Hori ez ezik, lekukoak "ezeztatzen" ere ahalegindu da zuzendaritza, seinalatu dutenez.

150 kulturgile batu dira Bilboko eta Gasteizko txosnetan Mugimendu Sozialistari jarritako beto politikoaren kontra
Gutun bat argitaratu dute Gasteizko GKSri, Etxebizitza Sindikatu Sozialistari eta Bilboko Luberri Konpartsari ezarritako betoaren aurka. 'Artistok denontzako jai herrikoien alde!' idatzia sinatu dute, besteak beste, Fermin Muguruza, Itziar Ituño, Natxo de Felipe, Joseba Sarrionandia, Bernardo Atxaga, Leire Bilbao, Amets Arzallus, Mireia Gabilondo, Jone Laspiur, Karra Elejalde, Ainhoa Larrañaga, Merina Gris, Hofe, Olaia Inziarte eta Antton Telleriak.