AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lau ikasle identifikatu dituzte Gasteizko campusean, Balluerka eta Urkulluren aurkako elkarretaratzean

Ikasle Abertzaleakek deituta elkarretaratzea egin dute gaur, Gasteizko Letren fakultatearen atarian. 'Haraba.info'-k jakinarazi duenez, lau ikasle identifikatu dituzte. Ikasturte hasierako ekitaldia zela-eta, ez direla ongi etorriak adierazi diete Nekane Balluerka eta Iñigo Urkulluri.

Gaur, irailak 11, elkarretaratzea egin dute Arabako campuseko Letren fakultatearen atarian, Ikasle Abertzaleakek deituta. Ikasturte hasierako ekitaldia zela-eta, bertan izan dira Nekane Balluerka EHUko errektorea, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Gorka Urtaran Gasteizko alkatea, besteak beste. Hala, azken urteetan bezala, mobilizazioa egin dute hainbat ikaslek, Ez zarete ongi etorriak lelopean. EHUko garbitzaileek ere egin dute protesta, lan hitzarmenaren aldeko aldarria ikur.

Haraba! campuseko proiektu komunikatiboak jakinarazi duenez, Ertzaintzak lau ikasle identifikatu ditu elkarretaratzean.

Ikasle Abertzaleek hasiera eman diote 2019-2020 ikasturte politikoari
Bigarren hezkuntzan, Lanbide Heziketan eta campusetako fakultateetan aurkezpenak egingo dituzte datozen asteetan. Ikasturte honetan jarraipena emango diote VII. Kongresuaren ondoren zabaldutako "ziklo politiko berriari".