AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lau ikaslek deklaratu behar izan dute Bilbon, enpresek hezkuntza publikoan duten esku-hartzea salatzea leporatuta

Aurreko ikasturtean, martxoaren 20ko ikasle-grebaren harira, hainbat enpresa markatu zituzten Bizkaian, unibertsitate publikoa negozioak egiteko baliatzen dutela seinalatzeko. Protesta-ekintza horiei lotuta, lau gazte deitu zituzten deklaratzera.

Hego Euskal Herriko milaka ikaslek egin zuten greba martxoaren 20an, Ikasle Abertzaleak antolakundeak deituta: ezetz esan zioten "negozioen eta inposizioen hezkuntzari", eta "doakoa, kalitatezkoa nahiz unibertsala izango den hezkuntza-sistema sozialista" aldarrikatu zuten. Negozioen hezkuntzari erreferentzia eginda, besteak beste, askotariko enpresek unibertsitate publikoan duten esku-hartze zuzena salatu zuten ikasleek.

Greba-deialdiari lotuta, Euskal Herriko Unibertsitate Publikoarekin (EHU/UPV) harremanak dituzten eta, beraz, negozioa egiten duten hainbat enpresa seinalatu zituzten Bizkaian martxoan zehar. Adibidez, ITP Aero, CAF, Kutxabank eta Iberdrola korporazioak markatu zituzten, unibertsitate publikoan esku hartzeagatik eta modu horretan euren buruari mesede egiteagatik.

Protesta-ekintza horren harira, lau ikasle deitu zituzten deklaratzera, Bilbon (Bizkaia). Ez zituzten guztiak aurrez nonbaiten identifikatu, eta, beraz, badirudi ikerketa bat izan dela aipatutako seinalatzeen harira. Atzo deklaratu behar izan zuten, eta ikusteke dago zer bilakaera izango duen horrek epaitegian.

Fito eta beste preso bat isolamenduan izan dituzte Zaballan, boxeoan entrenatzeagatik
Bi presoek entrenatzen jardun zuten arren, kartzelazainek eta Zaballako medikuek ebatzi zuten borrokan aritu zirela, eta zigortu egin zituzten, euren eskubideak urratuta.