AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lau lagun atxilotu ditu Poliziak Itsasun, Kanbon eta Baionan

Bouygues Immobilier promotorearen egoitzan egindako protesta-ekintza baten harira atxilotu dituzte. Baionan dituzte gatibu.

Euskal Irratiek jakinarazi dutenez, gaur goizean, gutxienez lau pertsona atxilotu ditu Frantziako Poliziak Itsasun (Lapurdi), Kanbon (Lapurdi) eta Baionan (Lapurdi). 06:00ak aldera izan dira atxiloketak, eta, une honetan, Baionako polizia-etxean dituzte atxilo lau lagunak.

Dirudienez, 2022an egindako protesta-ekintza bati lotuta atxilotu dituzte. Marieniako laborantza-lurren defentsan, Bouygues Immobilier promotoreak Angelun (Lapurdi) duen egoitzan izan zen ekintza; promotore horrek, izan ere, aipatutako laborantza-lurretan etxebizitzak eraikitzeko proiektu bat dauka. Protesta modura, bulegoa zikindu zuten hainbat lagunek, eta lurrez bete zuten proiektuaren maketa.

Kalteak eragitea leporatzen omen diete lau atxilotuei, eta posible da atxiloketa gehiago izatea. Poliziak esan du polizia-etxera bertaratzeko deialdi bat helarazi zietela atxilotutako lau pertsonei, baina hori gezurtatu dute haiek: ez zuten inolako deialdirik jaso.

Goizean bertan, hainbat eta hainbat lagun bertaratu dira Baionako polizia-etxera, atxilotuak aske gera daitezela exijitzeko. Arratsaldean, 19:00etan, protesta bat izango da Kanbon.

Sabadellgo L'Obrera zentro sozialaren hustea geratu dute
Atzo goizean, zentro soziala defendatzea eta desalojoa bertan behera gelditzea lortu zuten ehunka lagunek.