AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lau neskak salatu dituzte Barakaldon entrenatzaile batek egindako sexu-erasoak

Pauldarrak taldean aritu da entrenatzaile gisa erasotzailea, hamar urtez. 14 eta 16 urte arteko gutxienez lau emakumeri egin die eraso.

Barakaldon (Bizkaia), gizonezko batek egindako sexu-erasoen berri eman dute lau neskak. Pauldarrak futbol taldean aritzen dira adin txikiko emakumeak, eta entrenatzaile batek egin dizkie erasoak. Hamar urtez jardun du entrenatzaile modura gizonezko horrek, eta 14 eta 16 urte artean dituzte erasotuak izan diren neskek.

Jasandakoa Sestaoko (Bizkaia) komisarian salatu dute jada, eta klubari ere jakinarazi diote. Hala, klubak baztertu egin du erasotzailea. Erasoak pairatu dituzten emakumeek gaur deklaratuko dute epailearen aurrean.

"Unibertsitateak ez daude prest Israelgo Estatu sionistaren genozidioan kolaboratzen duten enpresekin harremanak eteteko"
CRUEk "aurpegia zuritzeko" egindako adierazpenak ez die ikasleen exijentziei erantzuten, IAk salatu duenez. Espainiako Estatuko hainbat tokitan izaten ari diren kanpaldietako ikasleekin hitz egin eta azpimarratu du ez dela nahikoa "errektoreek beren kontratuak berrikustearekin": ezinbestekotzat jo du "era guztietako harremanak haustea". EHUri eta NUPi elkarrizketa-mahaiak ireki ditzatela exijitu die berriz.