AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lau pertsona etxetik bota ditu Ertzaintzak Artean

Emakume bat eta bere hiru seme-alabak haien etxebizitzatik kanporatu dituzte gaur goizean Artean; protesta egitera bertaratu direnen aurka oldartu dira poliziak, eta pertsona bat atxilotu dute.

13:00erako zegoen ezarrita Arteako (Bizkaia) familia baten etxegabetzea, eta ordurako hainbat eta hainbat pertsona bertaratu dira etxebizitza aurrera, Nire seme-alaben etxea defendatuko dot zioen pankarta bati helduta. Ertzaintza ere goizetik ibili da etxe inguruan, eta protesta egitera hurbildu diren pertsonak indarrez bota ditu ataritik; dirudienez, pertsona bat eraman dute atxilo ertzainek. Horren ostean, etxebizitzatik kanporatu dute familia; emakume bat, bere alaba eta bere bi seme adingabeak utzi dituzte kale gorrian.

Kaleratzerik ez! kolektiboaren esanetan, bikotekide ohiaren irainak eta "indarkeria ekonomikoa" jasan ditu gaurkoan kaleratua izan den emakumeak. Dirudienez, senar ohiak eskatu zuen etxegabetzea.
Gutxienez lau gizon hil zituen beste gizon batek Bilbon
Iazko irailetik urrira bitartean izan ziren lau hilketak; gizonezkoekin zitak izateko aplikazio baten bidez jarri zen eurekin harremanetan hiltzailea. Ikerketa zabalik dago oraindik.