AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lau pertsona migratuk Zerainen jasan duten lan-esplotazioaren berri eman dute

Idiazabal gazta ekoizten duten bi senar-emaztek esplotatu dituzte legez kontra: asteko zazpi egunetan lan egitera behartu dituzte, hilean 300-400 euroren truke.

Bi pertsona atxilotu zituzten Zerainen (Gipuzkoa) ekainaren 5ean, hainbat pertsona migratu legez kontra esplotatzea leporatuta. Senar-emazteak dira atxilotuak, baserri baten jabe dira, eta Idiazabal gazta ekoizten dute. Epailearen aurrean deklaratu ostean, aske utzi zituzten.

Maiatzaren 29an hasi zen Zeraingo baserri horretako baldintzei buruzko ikerketa, antza, Lan Ikuskaritzak eta Gipuzkoako Gizarte Segurantzak eskatuta. Artalde bat zaintzen eta garbitzen jarduten zuten gutxienez lau langile migratuk, eta, Lan Ikuskaritzak eurengana jo zuenean, ikusi zuen lan-kontraturik gabe aritzen zirela eta ez zeudela Gizarte Segurantzan izena emanda, besteak beste.

Langileek gerora jakinarazi dutenez, aipatutako baserriko jabeek miseriazko lan-baldintzak ezarri dizkiete. Astean zazpi egunez lan egitera behartu dituzte, atseden hartzeko aukerarik gabe, baita gaixorik egonda ere. Soldatak, gainera, hilean 300 eta 400 euro artekoak izan dira, "jabeen borondatearen araberakoak".

Etzi pertsona bat epaituko dute Tuteran, CAF-Trenasaren kontra egindako protesta baten harira
Enpresako atarian margoketa bat egitea leporatuta, 3.500 eurora arteko isun bat jarri nahi diote. Auzitegi aurrean elkarretaratzera deitu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak, 09:30erako.