AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lau urteko espetxe zigorra eskatu dute Donostian aurreko abenduan atxilotutako gazte batentzat

Donostiako Alde Zaharrean izandako hainbat polizia-jazarpen kasu salatzeko mobilizazio baten ostean, berriro oldartu ziren poliziak abenduaren 14an, eta istilu handiak eragin zituzten. Besteak beste, gazte bat atxilotu zuten, eta lau urteko zigorra eskatu dute harentzat.

Aurreko abenduan eta aurtengo urtarrilean zehar, pandemia aitzakiatzat hartuta, Donostiako (Gipuzkoa) Alde Zaharra erabat militarizatu zuten polizia-indarrek. Hainbat egunetan oldartu ziren kalean zeuden gazteen aurka; guztira hamasei lagun atxilotu zituzten eta beste dozenaka pertsona identifikatu zein kolpatu zituzten.

Urtebete beranduago Parte Zaharra Aske plataformako kideek azaldu dutenez, "atxilotuetako asko zigor handietarako arriskua duten epaiketei aurre egin beharrean aurkitzen dira". Datozen hilabeteetan epaitua izango den pertsonetako batentzat, hain zuzen, lau urteko espetxe zigor eskaera egin dute "desordena publikoak eragitea eta aginteari eraso egitea" egotzita.

Iazko gertaerak

2020ko abenduaren 14an, Auzoak defendatu, errepresiorik ez! lelopean, 400 bat pertsona batu ziren Donostiako Alde Zaharrean, aurreko asteetan zehar izan ziren polizia-jazarpen kasu guztiak salatzeko. Manifestazioa bukatu eta berehala, gazteen aurka oldartu ziren polizia-agenteak berriro ere, istilu handiak eraginez.

Bideo batzuetan, liskar horietatik kanpo ageri da lau urteko zigor eskaera jaso duen gaztea. Askatasun Hiribidean, Ertzaintzak "modu guztiz arbitrarioan eta inolako justifikazio gabe" atxilotzen duela ikus daiteke irudietan, salatu dutenez. Muntaia polizial bat gehiago dela diote plataformako kideek, eta "errepresioak ordena sozial kapitalista bermatzerakoan betetzen duen funtzioa" salatu dute.

Atxilotutako gaztea espetxeratze arriskuan dagoela salatzeko eta haren absoluzioa exijitzeko kontzentraziora deitu du plataformak, urtarrilaren 3rako. Arratsaldeko 19:00etan izango da protesta, Konstituzio plazan.

Osasunbideak eta Osakidetzak ez dute positibo guztien jarraipenik egingo aurrerantzean
COVID-19ari dagokion protokoloa aldatu dute Osasunbideak eta Osakidetzak: ez diete arretarik eskainiko "sintoma arinak" dituztenei eta, gainera, Nafarroan sintoma larriak dituztenei soilik egingo dizkiete testak. "Autodiagnostikoa" eta "autozaintza" izango dira nagusi aurrerantzean.