AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lauak enpresa aeronautikoak 138 langile kaleratuko ditu Aiherrako lantegitik

Aiherran (Nafarroa Beherea) duen lantegitik 138 behargin kaleratu nahi ditu Lauak aeronautika enpresak. Hazparneko (Lapurdi) lantegitik ere 18 langile bota nahi ditu enpresak, 156 guztira.

Soldatapean dituen langileen kopurua murrizteko prozesua hasi du Lauak aeronautika enpresak, eta guztira, 198 langile kaleratzeko asmoa du. Lan Babeserako Plan (PSE) horren bidez Aiherrako (Nafarroa Beherea) langileen %30 kanporatuko ditu Lauakek, nahiz eta oraindik Lan Ikuskaritzak ez duen erabakia berretsi. Hazparnen (Lapurdi), bestalde, 18 langile bidali nahi ditu kalera enpresak.

Sindikatuek salatu dutenaren arabera, kaleratuko dituzten langileek ez dute inoiz enpresaren zuzendaritzaren aldetik informazio zuzenik jaso, eta behin bakarrik elkartu dira kaleratzeei buruz hitz egiteko. 138 behargin horiei oraindik ez diete jakinarazi zergatik kaleratuko dituzten.

Gizon batek neska adingabe bati jazarri dio Gasteizen, mehatxu bidez bideoak eskatuz
16 urteko emakume bati jazarri zion 30 urteko erasotzaileak, sexu-izaerako irudiak bidaltzera behartuz. Mehatxu egin zion horretarako, neskaren senide baten argazkiak argitaratuko zituela esanez.