AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Laudioko Guardianek ez du inbertitzailerik izango "epe motz-ertainean", Jaurlaritzak aitortu duenez

Aurreko astean itzali zuten labea behin betiko, baina greba-deialdia bertan behera uztea erabaki zuten ELA eta LAB sindikatuek. Momentuz, aurrera doa fabrikaren berehalako itxiera.

Laudioko (Araba) Guardian enpresako langile-batzordea, LAB eta ELA sindikatuek osatutakoa, atzo bildu zen Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin eta Industria Sailarekin. Jaurlaritzak esan omen du Guardian berriz irekitzeko "inbertitzaile potentzialak" agertu direla, baina "oso hasierako fasean" daudela elkarrizketak eta ez dagoela "inolako ziurtasunik". Badirudi, beraz, ez dela inbertitzailerik egongo "epe motz-ertainean" eta aurrera doala 171 langileak kalean utziko dituen itxiera-prozesua. Bestalde, langile-batzordea gaur bilduko da Guardianeko enpresa-zuzendaritzarekin, eta ematen du behargin guztiak kaleratzeko espedientea aterako duela mahaira.

Ziztu bizian doa aurrera Laudioko fabrika behin betiko zarratzeko prozesua: Guardianek duela bi aste eman zuen lantokia ixteko asmoen berri eta handik astebetera (aurreko asteazkenean) itzali zuen labea behin betiko, Jaurlaritzaren onespenarekin eta bestelako ia oposiziorik gabe. Labea gelditzeak zuzenean dakar lantegiaren berehalako itxiera, baina, hala ere, aurreko ostegunerako iragarritako greba-deialdia bertan behera uztea erabaki zuten LAB eta ELA sindikatuek, argudiatuz ez zutela lortu labearen itzalketa geratzea.

Gobernu batek edo besteak ustezko inbertitzaileei buruz hitz egiten duten bitartean, oraingoz ez dago aterabide errealik eta zehatzik mahai gainean, ez eta fabrikaren behin betiko itxiera eta plantilla osoaren kaleratzea eteteko inolako bide-orri ezagunik ere; ez erakundeen partetik, ez sindikatuen partetik.

Momentuz, agur esan du Ertzainas En Lucha taldeak
Hitzarmena berritzeko akordioari haserrealdi batekin erantzun ostean, bere jarduna geratu du ertzainen taldeak.