AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Laudioko Guardianek martxoan aurkeztu nahi du plantilla osoa kaleratzeko espedientea

Aurrera doa fabrikaren itxiera, enpresako zuzendaritzak urtarrilaren amaieran itzali baitzuen Laudioko labea, oposiziorik gabe. 171 behargin daude kalean geratzeko arrisku bizian.

Guardian enpresak martxoko aurreneko astean aurkeztu nahi du Laudioko (Araba) plantilla osorik kaleratzeko enplegu-erregulazioko espedientea, fabrikaren itxiera-prozesuaren barruan. Zuzendaritzaren aginduz, urtarrilaren bukaeran itzali zuten lantegiko labea, ia inolako oposiziorik gabe, eta etenik gabe doa aurrera itxiera. Enpresak pausoak ematen segitzen badu, hurrengo hilean bertan geratuko dira kalean 171 beharginak.

Hurrengo ostiralean, hilaren 28an, Bilbon (Bizkaia) egingo dute elkarretaratze bat langileek, SPRI sozietatearen egoitzaren parean. Eusko Jaurlaritzari eskatuko diote esku hartu dezala, nahiz eta, zuzendaritzak labea amatatu zuen egunean, Jaurlaritzaren oniritziarekin egin zuen.

LAB eta ELA sindikatuek greba mugagabea zeukaten deituta hurrengo egunerako, baina deialdia bertan behera utzi zuten labea itzali zutenean, justifikazio handirik eman gabe: esan zuten ez zutela lortu labearen itzalketa gelditzea eta, horregatik, ez zutela greba-deialdia mantenduko. Hala, fabrikaren itxierarekin aurrera jarraitu du enpresak.

LABek eta ELAk osatutako langile-batzordeak berak aitortu duenez, ez dago Guardianen "jardueraren jarraikortasunerako inongo konponbiderik" gaur-gaurkoz. Jaurlaritzaren iturriek orain esaten dute fabrika martxan mantenduko luketen lau inbertitzaile posible daudela (hiru EAEkoak eta laugarren bat hortik kanpokoa), baina, momentuz, ez dago inolako ziurtasunik. Gobernuak berak aitortu zuen hilabete honen hasieran Guardianek ez duela izango inbertitzailerik "epe motz-ertainean".

12.000 eurotik gorako isunak, etxegabetze bati aurre egiteagatik Gasteizen
Gaur epaitu dituzte hiru lagun, 2021ean etxe-kaleratze baten aurka mobilizatzeagatik. Uztailaren 5erako elkartasun-jaialdi bat antolatu dute, isunak ordaintzen laguntzeko.